Competencias Laborales y Prevención de Riesgos Psicosociales EDEX

Arrisku psikosozialak

Lan esparruko arrisku psikosozialak ezinegon emozionalak dira, betiere, lantokiko baldintzek eragindakoak edo ahalbidetutakoak.

Arriskuko faktore psikosozial gisa ezagutzen diren baldintza horiek honela definitu zituen Laneko Segurtasunerako eta Osasunerako Agentzia Europarrak 2000. urtean: “langileen artean kalte fisikoak, sozialak edo psikologikoak sorrarazteko gaitasuna duen lan esparruko eta bere testuinguru sozialaren zein laneko giroaren esparruko kontzepzioaren, antolakuntzaren eta kudeaketaren edozein arlo”.

Laneko ezegonkortasuna.

  • Lanpostua galtzeko beldurrak kezka eta estresa sortzen ditu, eta, gainera, laneko segurtasun faltak lehiakortasuna eta lan gatazkak ere piztu ditzake.
  • Laneko ezegonkortasuna arrisku psikosozialen sorreran pisurik handiena duen faktoreetako bat da, eta zuzenean dago erlazionatuta sintoma psikosomatikoen agerpenarekin (loaren gorabeherak, nekea, buruko minak eta abar).

Erakundearen funtzionamendua eta dinamikak

  • Erakundeen funtzionamenduan, egonezina, tentsioa eta gaixotasuna sor ditzaketen zenbait dinamika daude: lan giro negatiboa, zuzendaritza autoritarioa eta ez parte-hartzailea, eta laneko konpromiso pertsonalaren aintzatespen urria.
  • Anbiguotasunak eta rolen arteko gatazkak ere ezinegona dakar. Lar argiak ez diren edo zehaztu gabe dauden itxaropenen ondorioz, pertsona batek bere rolaren inguruko definizio eza sumatzen duenean, rolen anbiguotasuna sortzen da. Egin ditzakezun funtzioen artean eta erakundeak benetan eskatzen dizunaren artean desberdintasunak badaude, rol gatazka eman daiteke.

Lanpostuaren ezaugarriak

  • Lanaren gainkarga, kuantitatiboa zein kualitatiboa. Gainkarga kuantitatiboa pertsona batek egin beharreko lan bolumena da, eta gainkarga kualitatiboa, berriz, gehiegizko eskakizun intelektualak, gaitasun pertsonalekin konparatuta.
  • Kualifikaziotik behera dauden lanak izatea (kualitatiboa) edo lan bolumen aldetik lan eskasak izatea (kuantitatiboa) ere arrisku faktoreak dira, asperdura eta monotonia sor dezakete eta.
  • Osasuneko, hezkuntzako eta esku-hartze sozialeko profesionalek beste langile batzuek baino arrisku handiagoa dute estresa izateko; izan ere, beste lanbide horietan, harreman soziala ez da hain garrantzitsua.
  • Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak (IKT) orokortu egin dira lanean, eta horrek errendimendua hobetzen du; baina presio plusa eragin dezake, eta, ondorioz, “teknoestres” gisa ezagututakoa sorrarazi. http://es.wikipedia.org/wiki/Tecnoestr%C3%A9s
  • Arriskuko faktore psikosozialak aldatu egiten dira, pertsona bakoitzak erakundearen egituran daukan lekuaren arabera. Postu bakoitzak erantzukizun mota desberdina sortzen du.

Ezaugarri psikosozialak

  • Ezaugarri indibidualak kontuan hartu beharreko aldagaiak dira, arrisku psikosozialei buruz ari garenean: aspirazio pertsonalak, motibazioa, jarrerak, gaitasunak, kualifikazioa, ezagutzak, esperientziak eta abar.
  • Genero arrazoiengatiko bazterketa kontuan hartu beharreko aldagaia da, arrisku psikosozialei buruz hitz egiterakoan. Enpresak gizartearen ispilu dira, eta, beraz, gizonen eta emakumeen arteko desberdintasun sozialak lan esparruan ere agertzen dira.

 

Qué son las HpVPrevención de Riesgos PsicosocialesBiblioteca DigitalEnlacesContactar
© Fundación EDEX 2008-2018