Competencias Laborales y Prevención de Riesgos Psicosociales EDEX

Arrisku psikosozialen prebentzioa

Arrisku psikosozialak prebenitzeko modurik eraginkorrenetakoa langileen ongizatea sustatzea da, zenbait arlotan arituz:

Erakundean:

  • Zuzendaritza onartuta, printzipioen deklarazio bat onartzea; bertan, erakundeak arrisku psikosozialen prebentzioarekin duen konpromisoa egongo da jasota.
  • Dagoeneko finkatuago dauden beste arrisku batzuekiko berdintasunez jokatuz, erakundearen Prebentzio Zerbitzuak arrisku hauek ere bereganatzea, arrisku psikosozialak antzeman eta ebaluatzeko protokoloak eginez.
  • Laguntzaileei, teknikariei, bitarteko buruzagiei eta zuzendariei webgune honetan aurkeztutako Bizitzarako Trebetasunen gaineko prestakuntza ematea: gatazkak kudeatzea, pertsonen arteko harremanak…
  • Laguntza psikologikoa ematea arrisku psikosozial hauetakoren bat daukanari.
  • Pertsonak errespetatuko dituen lan giroa diseinatzea; bertan, egindako lana baloratuko da, ahalegina kontuan hartuko da, lortutako emaitzengatik zorionak emango dira, eta estres maila txikia sustatuko da.

Lanpostuei dagokienez:

  • Pertsona bakoitzaren rolak modu argian definitzea.
  • Hautaketarako eta harrerarako prozesu egokia finkatzea, lanpostuan hasi berriak diren pertsonek euren eskubideak eta erakundearen itxaropenak ezagutu ditzaten, ikusi ditugun arriskuei dagokienez.
  • Talde-lana ahalbidetzea; izan ere, modu horretan, emaitza oparoagoak lortzeaz gain, pertsonen arteko harreman osasungarriagoak ahalbidetzen dira.
  • Lan denbora berrantolatzea, laneko bizitza eta bizitza pertsonala uztartzeko aukera emango duten ordutegi malguekin.
  • Lan erritmoen eta pertsona zein taldeen aukeren arteko egokitzapena ahalbidetzea.
  • Lan desberdinak eta ez errepikakorrak sustatzea, eta, ahal den heinean, ahalegin intelektual handiena eta gutxiena duten lanak uztartzea.
  • Lantokia berriro diseinatzea, bertan lan egitea gauza atsegina izan dadin (argia, soinu-giro egokia, tenperatura…).

Pertsonei dagokienez:

  • Pertsonen ezagutzak eta gaitasunak lanaren betekizun eta erronketara egokitzea.
  • Lankideen, nagusien, eta, batez ere, langile berrien artean, komunikazioa eta esperientzia-trukea ahalbidetzea, langile guztiek harrera egokia eskainiz.
  • Pertsonen autonomia ahalbidetzea eta gauza bera egitea pertsonek erabakiak hartzeko prozesuan duten partaidetzarekin, taldearen kohesio onarekin eta komunikazio egokiarekin.
  • Enpresako langileen artean (langileak zein zuzendariak) babes-sare egokia sorraraztea.
  • Pertsona bakoitzaren ekimena eta sormena piztea; modu horretan, hazkunde pertsonala sustatuko da, eta horrek onura nabarmenak ekarriko dizkio erakundeari.

Bizitzarako Trebetasunen beharrizana

Aurreko ataletan eskainitako gomendioak betetzeko, zenbait baliabide behar dira: enpatia, pertsonen arteko harremanak, pentsamendu kritikoa, asertibotasuna, erabakimena, arazo eta gatazken konponketa...

Bizitzarako Trebetasunek edozein arlo pertsonal eta sozialetarako erabilgarriak eta beharrezkoak diren trebezia batzuk eskaintzen dizkigute. Arriskuak prebenitzeko eta gaitasunak garatzeko ere balio dute. Osotasunean ulertu beharreko 10 trebetasun dira: denak dira ezinbestekoak, denak dira garrantzitsuak, eta batzuek besteak osatzeko balio dute.

Página 1 de 4 Prevención de riesgos psicosociales Prevención del estrés Prevención del Burnout Prevención del Mobbing

Qué son las HpVPrevención de Riesgos PsicosocialesBiblioteca DigitalEnlacesContactar
© Fundación EDEX 2008-2018