|
Loturak
http://acosomoral.com.ar |
Jazarpen moralari buruzko zenbait esteka dituen webgune argentinarra. Lotura horiek oso erabilgarriak dira arazo hau definitzeko, eta, bertan, fenomeno honen biktimek informazioa lortu ahal izango dute, hartu ditzaketen neurrien eta aurrera eraman ditzaketen ekintzen berri izateko. |
http://acosopsicologico.blogspot.com/ |
Iñaki Piñuel eraso psikologikoari buruzko aditu handia da. Zenbait liburu argitaratu ditu gai horri buruz, eta, blog honetan, mobbingari eta beste indarkeria psikologiko mota batzuei buruzko prentsa-artikuluak eta iritziak daude jasota. |
http://www.avalacoso.com |
Laneko Jazarpenaren Aurkako Euskal Elkarteak Gasteizen dauka egoitza, eta eraso mota guztien aurka egiten du borroka. Bere webgunean, gai honi buruzko ekitaldiei, bibliografiari eta albisteei buruzko informazioa aurkituko duzu. |
http://www.istas.ccoo.es/ |
Lan, Ingurumen eta Osasuneko Institutu Sindikala CCOOk sustatutako fundazioa da, eta laneko baldintzak, ingurumenaren babesa eta langileen osasunaren sustapena indartzeko sortu zen. |
http://www.oect.es/portal/site/Observatorio |
Lan Baldintzen Estatuko Behatokiaren orrialdea (erakunde hori Laneko Segurtasun eta Higienearen Institutu Nazionalaren menpe dago). Bere helburua da, lan baldintzei eta horrek osasunean dituen ondorioei dagokienez, Espainian dagoen informazio guztia aztertu eta hedatzea. |
http://www.osalan.net |
Osalan, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea, Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailera atxikitako erakundea da, eta, erkidego honetan, berau arduratzen da laneko segurtasun, higiene, ingurumen eta osasunari buruzko gaiez. Langileen osasuna prebenitzeko eta segurtasuna sustatzeko lanak egiten ditu. |
http://es.osha.europa.eu/ |
1996an, Europar Batasunak Laneko Segurtasun eta Osasunerako Europako Agentzia sortu zuen. Erakunde honek Espainian duen ordezkaria Laneko Segurtasun eta Osasunerako Sare Nazionala da, eta azken honek Internet erabiltzen du hedapenerako tresna gisa. Laneko Segurtasun eta Higienerako Institutu Nazionalak administratzen du aipatutako sarea. |
http://www.osl.upf.edu |
Universitat Pompeu Fabra unibertsitateak, Lan, Ingurumen eta Osasunerako Institutu Nazionalak (ISTAS, eta Mutualitateen Batasunak (MATEPSS, 267. zk.) Laneko Osasunerako Behatokia sustatzen dute, eta, bertan, laneko osasunarekin eta segurtasunarekin erlazionatutako informazioa biltzen, aztertzen eta hedatzen dute. |
http://www.sedisem.org |
SEDISEM Mobbingari buruzko Informazio Zerbitzu Europarra da, laneko jazarpen moralaren aurka borrokatzen duen Europako elkartea. Lan munduari lotutako arrisku psikosozial honi eta beste batzuei buruzko informazioa, ikerketak, planak eta abar eskaintzen dituzte. |
http://www.ugt.es/slaboral/observatorio/indexbp.htm |
Arrisku Psikosozialen Behatoki Iraunkorraren orrialdea. Erakunde hori UGT sindikatuak sortu zuen, eta berak kudeatzen du. Orrialdeak fenomeno mota honi buruzko informazio ugari eskaintzen du, bai eta bibliografia, ikerketak, datu-baseak, legedia eta eraso horiei aurre egiteko moduak ere. |
http://www.ilo.org/global/lang--es/index.htm |
Lanaren Nazioarteko Erakundea (OIT) 1919an eratu zen, eta Nazio Batuen barruko lehenengo agentzia espezializatua izan zen. Mundu osoan lan baldintza duinak sustatzea da bere helburu nagusia, gizartean aurrera egin ahal izateko eta langileak agente aktiboak izan daitezen euren komunitatea eraikitzeko orduan. |
http://www.habilidadesparalavida.net |
EDEX arrisku psikosozialen prebentziora dedikatutako erakundea da, eta, horretarako, zenbait programa eta tresna garatzen ditu. 10 trebetasun psikosozialei eskainitako web orri honetan, eredu honi buruzko informazio, bibliografia eta esteka ugari aurkituko dituzu. |
http://www.riesgospsicosociales.org |
Atari digital honetan, mobbing, burnout eta sexu-jazarpenarekin erlazionatutako informazioa aurkituko duzu: dokumentazioa, txostenak, gidaliburuak, baliabide multimediak eta estekak. |
|
|
|
|