Nork ez du arazorik izan bere bikote edo familiarekiko giza harremanetan, edota lagun nahiz auzokideekin? Harremanok, samurrak eta pozgarriak badirudite ere, gatazka eta haserreen iturburu bilakatzen dira batzuetan.
Beste horrenbeste esan dezakegu lantokian ezartzen diren dinamikei buruz, izan ere, ezin ditugu aukeratu gurekin lan egingo duten pertsonak, eta, askotan, nekez konpondu daitezkeen arazoak sortzen dira, atazak bukatzeko aldi baterako presioak, harreman hierarkikoak… Badirudi lantokian ematen den norgehiagoka balio bihurtu dela eta gero eta komunagoa da jazarpena edo mespretxua jasatea.
Laneko bizitza lehia, presio, ezusteko eta abarrez beterik dago, eta, sarritan, oso zaila suertatzen zaigu egoera horiei aurre egitea.
Laneko egoera konplexuei aurre egiteko moduak hainbat faktorek baldintzatzen dituzte: testuingurua, bizitzaren esperientzia, gogo-aldartea, gertaerei aurre egiteko norberaren baliabideak... Batzuek aise jasaten dituzte egoera horiek, baina beste batzuek, aldiz, estresarekin erantzun ahal diete, eta, zenbaitetan, gogaitu ere egin daitezke (Burnout).
Lan-munduan aurreikusi ez diren jazoerak edo gertaera larrigarriak egongo dira beti. Horien aurrean, zer egin ez dakigula gera gaitezke, edo, bestela, horietatik ikasi eta lagun gaitzaketen trebezia berriak eskuratu ditzakegu, ezusteko horiek hobeto kudeatzeko eta prebenitzen laguntzeko.
Horixe da, hain zuzen, Bizitzarako Trebetasunen helburua, hau da, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) proposatutako 10 gaitasun psikosozialak. Gaitasun horiek pertsonen gaitasun psikosoziala hobetzea dute xede, beren inguruko erronkei modu osasuntsuan aurre egite aldera.