Competencias Laborales y Prevención de Riesgos Psicosociales EDEX

Laneko estresa

Zer da?

Estresak (ingelesezko “stress" hitzean du jatorria), literalki, nekea esan nahi du. Halaber, Egokitzeko Sindrome Orokor izenaz ere ezagutzen da. Termino hori Hans Seyle mediku austriar-kanadarrak sortu zuen 1950. urtean, “Estresa: antsietateari buruzko ikerketa” argitalpenean.

Osasunaren Munduko Erakundeak honela definitzen du estresa: "organismoa ekintzarako prestatzen duen erreakzio fisiologikoen multzoa”.Gure gorputzak dituen baliabide guztiak aktibatzea ahalbidetzen duen mekanismo adaptatiboa da, aurre egin behar diegun erronkak gainditze aldera.Estres "positibo” babesle mota hau “eutres” izenaz ezagutzen da.

Europako Batzordeak 2000. urtean proposatu zuen definizio ofizialaren arabera, estresa honela defini daiteke: "edukiaren, antolakuntzaren edo laneko inguruaren kontrako erasoa; eraso horren aurrean gorputzak emandako erantzun emozional, kognitibo, fisiologiko eta jarrerazkoen multzoa. Urduritasun eta antsietate maila altuak dituen egoera da, sarritan, egoera jakin bati aurre egin ezin zaiolako irudipenarekin".

Batzuetan, kanpoko mehatxua denboran zehar mantentzen da, eta, beste batzuetan, berriz, egoera amaitu bada ere, gure gorputza eta burua ezin dira alerta egoera horretatik irten. Ondorioz, aktibazio emozional, kognitibo, fisiologiko eta jarrerazko altu batekin segitzen dugu, estresaren sorburua oraindik existituko balitz bezala.Kasu honetan, “distres” izena hartzen du egoera horrek, hau da, egoerak gainditu egiten gaituela sentitzen dugunean eta kontrolpean izateko gai ez garenean.Hauxe da, hain zuzen, orri honetan estresaren gainean dihardugunean adierazi gura dugun erreakzioa.

Laneko estresa eragiten duten egoerak

Laneko estresa eragiten duten egoerak askotarikoak dira, eta ondoko talde nagusietan antolatu ditugu:

  • Laneko giroaren ezaugarriak: laneko araudi-markoa eta baldintzak, hala nola, laneko segurtasun eza, atazak egitean kudeaketa kaxkarra, laneko harreman txarrak, laneko giro negatiboa, lan-bizitza eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak…
  • Lanpostuaren ezaugarriak: egin beharreko atazei dagozkienak, hala nola, ordutegiak, lan-zama, atazaren zailtasuna, lanpostuak duen erantzukizuna…
  • Norberaren ezaugarriak: lana ondo kudeatzea edo lankideekin harremanak zaildu ditzaketen trebetasun psikosozial batzuk eskas erabiltzea (asertibitate urria, erabakiak hartzeko zailtasunak, arazoak ebazteko eskarmentu gutxi, sormen gutxiko pentsamodua...)

Zenbait datu
Laneko estresa osasunerako arazo nagusietako bat da enpresetan. Sintoma fisiko, psikologiko eta sozialak lagun dituen sindromea da, eta patologia larriak eragin ditzake, besteak beste, depresioa, arazo kardiobaskularrak edo endokrinoak.

2007. urtean Lanerako Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak (Osalan) egindako Laneko Osasunari eta Lan Baldintzei buruzko II. Inkestaren arabera, estresa da, depresioarekin eta antsietatearekin batera, lanean jazo daitekeen hirugarren arriskurik ohikoena, istripuen eta nekearen atzetik. http://www.ejgv.euskadi.net/r53-2291/es/con..ta_sl_2007.pdf

Estresak, gainera, ondorio larriak dakarzkie enpresei.Laneko Segurtasunerako eta Osasunerako Europako Agentziaren datuen arabera (http://osha.europa.eu/es/press/press-releases/020702.xml), Europar Batasuneko (EB) langileen %28k jasaten du estresa:

  • Laneko absentismoaren %50 eta %60 osasun-arazo hau dela-eta gertatzen da.
  • Gutxi gorabehera, gizonezkoek dituzten gaixotasun kardiobaskularren %16k eta emakumezkoek dituztenen %22k laneko estresarekin dute zerikusia.
  • Laneko estresak, gutxienez, 20.000 milioi euro gastatzea eragiten du urtero EBn.

Ikusten denez, lehen mailako arazoa da, eta bere eragina are handiagoa da denbora pasa ahala.Halere, gainerako Arrisku Psikosozialekin gertatzen den bezala, alor honetan diharduten eragile sozialek nekez ematen diote garrantzia osasun arloan estresak duen inpaktuari.

Página 1 de 3 Estrés laboral Burnout o síndrome de estar quemado Mobbing

Qué son las HpVPrevención de Riesgos PsicosocialesBiblioteca DigitalEnlacesContactar
© Fundación EDEX 2008-2018