Competencias Laborales y Prevención de Riesgos Psicosociales EDEX

Estresaren prebentzioa

Orrialde honetan definitutako bizitzarako 10 trebetasunak modu egokian kudeatuz gero, estresa, eta, oro har, edozein arrisku psikosozial izateko arriskua prebenitzen da. Hona hemen prebentzioa modurik zuzenenean ahalbidetzen duten trebetasunak.

Autoezagutza

Bere burua ezagutzen duen eta bere gaitasunetan konfiantza daukan pertsona batek motibazio handiagoa dauka estresa eragin dezaketen egoerei aurre egiteko. Edonork garatu ditzake bere sendotasunak eta edonork murriztu ditzake bere ahulguneak, modu horretan autoestimua hobetuz. Pertsona batek ez dakienean laneko eskakizunei aurre egiteko gaitasun egokiak ote dituen, antsietatea eta gainezkatze emozionala senti ditzake. Estres arriskua saihesteko, egoera hori konpontzen lagundu diezaguketen baliabide pertsonal eta sozial guztiak identifikatu eta aktibatu behar ditugu.

Komunikazio asertiboa

Asertibotasuna erabilgarria da harreman osasungarri eta aberasgarriak izateko lankideekin, zuzendariekin, erabiltzaileekin, enpresa hornitzaileekin eta abar. Estres iturriek norberaren eskubideak mehatxupean jartzen dituztenean (lan gehiegi, neurrigabeko eskakizunak, ordutegi luzeegiak, ordainsari desegokia eta abar), trebetasun honen bidez egin dakioke aurre egoera horri.

Pertsonen arteko harremanak

Laneko estresa sortzen duten faktore nagusienetakoak harreman sozialak dira. Lantokian, harreman horiek taldeetako lankideekin, erakundeko bitarteko buruzagiekin eta zuzendariekin, hornitzaileekin, erabiltzaileekin eta abarrekin ematen dira. Harremanak modu defizitarioan kudeatzen baditugu, estres mailek gora egingo dute.

Erabakiak hartzea

Laneko bizitza erabakien sekuentzia gisa ikus daiteke. Herri administrazioan edo enpresa pribatuan lana bilatzea, nork bere kabuz lan egitea edo proiektu propioari ekitea, goiko buruzagiek emandako argibideak betetzea edo ekimenak proposatzea, “hemen gauzak beti horrela egin dira” esaldiaren inertziari jarraitzea edo berritzea… Erabaki horiek gure bizitza ardazten duen testuinguru sozial baten eraginpean daude (esate baterako, pertsona gehienek ezin dute lanik ez egitea erabaki), baina askatasun-tarte handia eskaintzen dute, eta hori errealitatea eraldatzeko erabil daiteke.

Arazoak eta liskarrak konpontzea

Arazoei aurre egiteko gai ez garela, gatazkek gainditu egiten gaituztela eta gatazken eragina jasan behar dugula konturatzen garenean, estresa agertzen da. Laneko bizitzan ezinbestean agertzen diren arazoak eta gatazkak modu egokian kudeatzen ikastea (pertsonekin, jarduerarekin, laneko egoerarekin eta abar) aukera aparta da aldaketarako, hazkunde pertsonal eta sozialerako, eta ikasteko.

Tentsioak eta estresa kontrolatzea

Gure mundu emozionala trebeziaz kudeatzeak ez du esan nahi antsietatea, kezka edo ezinegona saihestuko ditugunik; izan ere, batzuetan, aurrean ditugun egoera objektiboak estres-sortzaile handiak dira. Baina, estresaren aurrean, ez gaude babesgabetasun egoeran; aitzitik, berau prebenitzeko, desaktibatzeko, edo, gutxienez, leuntzeko moduan joka dezakegu. Hala ere, batzuetan, erremedio bakarra inguruan aldaketak sartzen saiatzea da, estres iturriak desagerrarazteko edo murrizteko.

Página 2 de 4 Prevención de riesgos psicosociales Prevención del estrés Prevención del Burnout Prevención del Mobbing

Qué son las HpVPrevención de Riesgos PsicosocialesBiblioteca DigitalActualidadEnlacesContactar
© EDEX 2008-2010