Competencias Laborales y Prevención de Riesgos Psicosociales EDEX

Burnout

Zer da?

1974an, Herbert Freudemberg psikologoa lanean ari zen menpekotasunetarako klinika batean; han zegoela, konturatu zen berarekin zeuden boluntario gehienak, lankidetzako urte baten ostean, nekatuta, motibaziorik gabe, gaixoekiko oldarkor eta “erreta” zeudela. “Burnout” izena eman zion prozesu horri.

Beste lanbide batzuetan ere existitzen den arren, fenomeno hori tipikoa da pertsonei babesa emateko arreta zuzena eskatzen duten lanetan. Beraien arazoetan modu pertsonalean inplikatzeko arriskua duten profesionalak. Beste pertsona batzuekiko tratuaren ondorioz, desgaste emozionala sortu daiteke; izan ere, baliteke “mundua salbatu” nahi izatea zailtasun guztietan esku hartuz, jasotzen dena baino gehiago ematen dela sentitzea, edo harremanak ez direla bidezkoak sentitzea, egiten den ahalegina ez delako baloratzen.

Lanik ahulenak, besteak beste, irakaskuntzarekin, hezkuntzarekin, esku-hartze sozial eta familiarraren eta egoitza-arretaren esparruarekin, arlo mediko eta psikoterapeutikoaren arloarekin, poliziarekin eta justiziako langileekin erlazionatutakoak dira.

Burnout sindromea lanean etengabeko estres egoera bati ematen zaion erantzun gisa sortzen da; izan ere, estres egoera horrek emozionalki gainditu egiten gaituelako sentsazioa sortzen du. Egin beharreko lanekiko eta lankide ditugun pertsonekiko jarrera eta sentimendu negatiboak (interesik eza, liskarra, etab.) pizten dituen sindromea da.

“Barne dimisioa” izeneko prozesuarekin erlazionatutako fenomenoa da, zeinak deskonexio emozionalari eta lanean presentzia fisiko hutsa izateari egiten baition erreferentzia, modu efektiboan parte hartu gabe. Langileek zenbait sintoma eta sentsazio jasaten dituzte, hala nola, neke emozionala, errealizazio pertsonalik eza, deshumanizazioa eta zenbait adierazpen fisiko-psikologiko nahiz jarrerazkoak.

Burnout sindromea ahalbidetzen duten egoerak

Prozesu hau eragin dezaketen faktoreak ulertzeko, bi dimentsio hartu behar ditugu aintzat: langilearen profila eta lanpostuaren ezaugarriak.

Profil profesionala

  • Gehiegizko idealismoa. Itxaropen handiak lanpostuan lor daitezkeen helburuei dagokienez, edo helburu profesional handiegiak. Oro har, beren lanarekin oso konprometituta dauden pertsonez ari gara, baina gerta liteke pertsona horiek ez izatea errealistak lortu beharreko helburuekin.
  • Norberaren buruari asko eskatzea. Perfekzioagatiko obsesio etengabea, lanari buru-belarri ekitea, bizitza osasungarria izateko garrantzi handia duten beste alderdi batzuk baztertuz (pertsonen arteko harremanak, atsedena, zaletasunak, etab.); horrek guztiak antsietate eta frustrazio prozesuak eragin ditzake. Ahultasun handiagoa erakusten duten pertsonak beraien buruei gehiegi eskatzen dietenak dira, eta, horrez gain, porrotari edo frustrazioari dagokienez tolerantzia txikia dutenak.
  • Pertsona konprometituak dira eta gaitasun nahikoa dute, baina zenbait trebetasunetan gabeziak dituzte. Izan ere, gabezia horien ondorioz, ez dituzte ondo neurtu lor zitzaketen helburu errealak eta ez dituzte aintzat hartu helburu horiek lortzeko dituzten trebetasunak, une horretan lor zezaketena baino gehiago eskatuz beraien buruei eta, ondorioz, frustrazioa jasanez.

Helburu handiak lortu nahi baditugu eta geure buruari eskatzen dioguna ere asko bada, seguruenik ez dugu bazterrean utziko proposatutako helburuetako bat bera ere eta ez dugu laguntzarik eskatuko. Horrez gain, helburu horiek lortzeko behar den trebetasunetako bat ez badugu, litekeena da sekula ez betetzea itxaropen horiek eta Burnout bezalako sindrome bat jasatea.

Lanpostuaren ezaugarriak

Lanpostuaren eragina aztertzean, bi gauza desberdini egin behar diegu erreferentzia:

  • Laneko giro negatiboa:estres gehien sortzen duen arrazoi nagusietako bat tentsio handiko laneko giroa da. Giro hori autoritarioegiak diren giroetan ematen da sarrien.
  • Lanpostuaren ezaugarriak: gainkarga, egitekoak betetzeko baliabide egokirik eza, rol profesionalaren anbiguotasuna, aldaketa etengabeak, aintzatespen eza, laguntza eza…

Gainera, oro har, esan dezakegu laneko estres egoera jarraitua Burnout sindromearen eragilea izan daitekeela.

Zenbait datu:

Burnout sindromeak ondorio larriak ditu jasaten dutenen osasun fisiko eta psikologikoan, eta, era berean, inguru soziofamiliarrean ere kalte larriak eragiten ditu. Nekea, neke kronikoa, zefaleak, ultzerak, loaren nahasmenak, antsietatea, erruduntasuna, depresioa…; horrek guztiak nabarmen jaitsarazten du pertsonaren bizi-kalitatea.

Deskribatzen ari garena bezalako sindrome bat jasateak eraginkortasun eta errendimendu profesionala murrizten du, zerbitzuaren kalitatea galaraziz. Frustrazio pertsonalak komunikazio eta harreman arazoak eragin ditzake lan ingurunean, edo alderantziz ere gerta daiteke. Era berean, bajak eta laneko absentismo handia eragiten ditu.

Gero eta garrantzi handiagoa duen arrisku berria da. Horixe erakusten dute, hain zuzen ere, Arrisku Psikosozialen Behatoki Iraunkorrak 2007an argitaratutako txostenean jasotako datuek. Txosten horren arabera, bigarren hezkuntzako irakasleen %36k Burnout sindromea jasaten du. http://212.170.242.18/slaboral/observ/DOCUMENTOS/informe07.pdf

Madrilgo erkidegoko irakasleen arrisku psikosozialak aztertzen dituen Cisneros IX (http://el-refugio.net/Estudio-cisneros-IX.pdf) txostenaren arabera, profesional horien %22k Burnout sindromea dauka, eta %33, berriz, gaitz horren mugan dago.

Medikuei dagokienez, zenbakiak antzekoak dira. Gironako Unibertsitateko Bizitza Kalitateari buruzko Ikerketa Institutuak 2007an argitaratutako azterketa batean (http://www.intramed.net/UserFiles/archivos/Trabajo%20Burnout.pdf), ondorioztatzen da osasun arloko profesionalen %36,3k pentsatzen duela erreta daudela edo Burnout sindromea duela.

Azterketa horien emaitzen arabera, kasurik onenean, Burnout sindromearen eragina %22koa da, hau da, dagokion sektorean aktibo dagoen biztanleriaren ¼. Dena dela, hartutako neurriak ez dira nahikoa, nahiz eta sindromeak jotako askok 100 egunetik gorako bajak hartuko dituzten edo beren gainontzeko bizitza profesionaleko lan-errendimendua ez den izango izan beharko litzatekeena.

Página 2 de 3 Estrés laboral Burnout o síndrome de estar quemado Mobbing

Qué son las HpVPrevención de Riesgos PsicosocialesBiblioteca DigitalActualidadEnlacesContactar
© EDEX 2008-2010