Competencias Laborales y Prevención de Riesgos Psicosociales EDEX

Bizitzarako 10 trebetasunak

1993an, Osasunaren Mundu Erakundeko (OME) Osasun Mentaleko Atalak Eskoletan Bizitzarako Trebetasunen Hezkuntzarako Nazioarteko Ekimena (Life Skills Education in Schools) abian jarri zuenetik, eredua bilakatuz eta aplikazio-esparru berrietara egokituz joan da.

Ikus daitekeenez, hamar trebetasun hauek ez dira gauza berria. Gizakia bezain zaharrak direla esan dezakegu. Izan ere, guztiek dute zerikusia geure buruarekiko, beste pertsonekiko eta gizarte-ingurunearekiko harremanak baliatzeko dugun moduarekin:

        

1. Norberaren burua ezagutzea
2. Enpatia
3. Komunikazio asertiboa
4. Pertsonekin harremanetan jartzea
5. Erabakiak hartzea

6. Arazoak eta liskarrak konpontzea
7. Pentsamendu sortzailea
8. Pentsamendu kritikoa
9. Emozioak eta sentimenduak kontrolatzea
10. Tentsioak eta estresa kontrolatzea

Adin guztietako pertsona guztiok erabiltzen ditugu egunero. Orduan, zertan oinarritzen da berrikuntza? Batez ere, gero eta garrantzitsuagotzat jotzen dela trebetasun horiek ahalik eta inguru gehienetako prebentzio programetan sartzea.

Bizitzarako trebetasunak sailkatzeko hainbat modu badago ere, Osasunaren Mundu Erakundearen proposamenak eragile askoren onespena lortu du, malgua delako eta gizaki guztiengan aplikatzeko modukoa delako.

Eskuratu ezazu OMEren Nazioarteko Ekimenaren jatorrizko dokumentua (1993) gure Liburutegi Digitalean.

Qué son las HpVPrevención de Riesgos PsicosocialesBiblioteca DigitalEnlacesContactar
© EDEX 2009