Competencias Laborales y Prevención de Riesgos Psicosociales EDEX

Enpatia

Beste pertsonaren “larruan jartzea” pentsatzen duena hobeto ulertzeko eta modu solidarioan erantzun ahal izateko, betiere, egoera kontuan hartuta.

Enpatia pertsonen berezko gaitasuna da. Norberarenaz bestelako unibertsoetarantz "zubiak egiteko bide ematen digu, beste pertsonaren mundua nolakoa den irudikatu eta sentitu ahal izateko. Are gehiago, ezagutzen ez ditugun egoerak ezagutzeko aukera ematen digu. Dena den, horrek ez du esan nahi pertsonek gaitasuna garatuta dutela jaiotzen direnik. Aitzitik, enpatia landu egin behar da, eta praktikatu ahal izateko egoerak bilatu behar dira.
Beste pertsonaren sentimenduak partekatuz, besteen erreakzioak, emozioak eta iritziak ulertzeko zailtasun gutxiago izango ditugu eta desberdintasunak gainditu ahal izango ditugu. Horrek, bada, gizarte-harremanetan toleranteagoak izaten lagunduko digu.

Promises bederatzi eta hamahiru urte arteko bederatzi haur palestinar eta juduren bizitzan oinarritutako dokumentala da. Juntina Shapirok, B.Z. Goldbergek eta Carlos Boladok zuzendu zuten. 2000. urtekoa da. Informazio gehiago nahi baduzu, jo helbide elektroniko honetara: http://www.iespana.es/elmejocine/promises.htm

Enpatiari buruz gehiago jakiteko, kontsultatu:
http://galeon.hispavista.com/aprenderaaprender/intemocional/intinterpersonal.htm

Página 3 de 11 Las 10 habilidades para la vida Autoconocimiento Empatía Comunicación asertiva Relaciones interpersonales Toma de decisiones Solución de problemas y conflictos Pensamiento creativo Pensamiento crítico Manejo de emociones y sentimientos Manejo de tensiones y estrés

Qué son las HpVPrevención de Riesgos PsicosocialesBiblioteca DigitalActualidadEnlacesContactar
© EDEX 2008-2010