Competencias Laborales y Prevención de Riesgos Psicosociales EDEX

Pertsonen arteko harremanak

Pertsonen arteko harreman esanguratsuak ezarri eta horiek mantentzea, bai eta norberaren hazkunde pertsonala oztopatzen duten harremanak amaitzea ere.

Abilezia honi dagokionez, bi alde garrantzitsu hartu behar dira kontuan. Lehenengoa da, harreman bat hasi, mantendu edota amaitzen jakitea. Pertsonen bizitzan oso ohikoa da sendotzeko edota zapuzteko joera duten harremanekin topo egitea; denok ezagutzen dugu lagunen bat, harremana hasteko, denboran mantentzeko edota, beharrezkoa denean, harreman hori amaitzeko zailtasunak izan ohi dituena.

Bigarren alde garrantzitsua da egunero tratatzen dugun pertsonekin modu positiboan erlazionatzen ikastea; alde hori bereziki garrantzitsua da eguneroko bizitza pertsona horietako batekin partekatzea erabakitzen ez dugunean, hala nola lanean edo eskolan.

Juan Taratuto-ren “No sos vos, soy yo” komedia argentinarrean, pertsonen arteko harremanen berezko ezaugarri ugari ezagutzeko aukera du ikusleak:  Nola eman hasiera harreman bati? Noiz, eta nola eman amaiera? Nola mantendu? Zinemako komedia honen inguruko informazio gehiago web gune ofizialean: www.labutaca.net/52sansebastian/nososvossoyyo.htm

Harreman bati amaiera eman nahi zaionean agertzen diren zailtasunei buruz gehiago sakondu nahi bada, Robin Norwood-en “Mujeres que aman demasiado” izeneko liburuak kontatzen eta aztertzen ditu, gogokoak izan ez arren, bikote-harremanari bukaera eman ezinik dabiltzan emakumeen egoerak.

Hemen eskuratu dezakezu liburua:
libros.comunidad-libre.org/ebooks/..n%20Demasiado.pdf

Página 5 de 11 Las 10 habilidades para la vida Autoconocimiento Empatía Comunicación asertiva Relaciones interpersonales Toma de decisiones Solución de problemas y conflictos Pensamiento creativo Pensamiento crítico Manejo de emociones y sentimientos Manejo de tensiones y estrés

Qué son las HpVPrevención de Riesgos PsicosocialesBiblioteca DigitalActualidadEnlacesContactar
© EDEX 2008-2010