Competencias Laborales y Prevención de Riesgos Psicosociales EDEX

Sormenezko pentsaera

Arrazoia eta “grina” erabiltzea (emozioak, sentimenduak, intuizioa, fantasiak eta instintuak, besteak beste) gauzak beste ikuspegi batetik ikusi eta originaltasunez asmatu, sortu eta ekin ahal izateko.

Sormenetik pentsatzeak esan nahi du zerbait berria asmatzeko gauza izatea, ezaguna den zerbait modu berritzailean ikusteko gai izatea, edota ohiko pentsaera nahiz jokabideetatik aldentzea.  Horri guztiari esker, errealitateari beste modu batera egin dakioke aurre, ohikoa alde batera utziz.

Bizitzaren agertoki guztietan baliatu dezakegu sormena pentsatzeko unean. Edonor izan daiteke sortzaile; izan ere, beste edozein abilezia legez, hori ere ikasi egin daiteke, denborarekin eta behar bezala garatzeko praktikarekin, jakina. Sormenari esker, aztura eta aurreiritziei agur esan eta ibili gabeko alternatibak eta bide berriak bilatu ditzakegu.

Sormenezko pentsaera desblokeatu eta dekalogo-proposamena ezagutzeko: www.innovaforum.com/tecnica/braindec_e.htm

Sormenezko pentsaera erraztuko dizun teknika edota baliabideen proposamenak ezagutzeko:  www.mycoted.com/creativity/techniques/index.php

Página 8 de 11 Las 10 habilidades para la vida Autoconocimiento Empatía Comunicación asertiva Relaciones interpersonales Toma de decisiones Solución de problemas y conflictos Pensamiento creativo Pensamiento crítico Manejo de emociones y sentimientos Manejo de tensiones y estrés

Qué son las HpVPrevención de Riesgos PsicosocialesBiblioteca DigitalActualidadEnlacesContactar
© EDEX 2008-2010