Competencias Laborales y Prevención de Riesgos Psicosociales EDEX

Pentsamendu kritikoa

Esperientziak eta informazioa modu objektiboan aztertzea eta errealitateari buruzko ondorio propioak ateratzeko gai izatea.Pertsona kritikoak galderak egiten dizkio bere buruari, gertaerak aztertzen ditu eta ez ditu gauzak modu sineskorrean onartzen.

Zentzu zabalean, modu kritikoan pentsatzea "xede bat betetzeko pentsatzea da", hau da: ideia edo hipotesi bat frogatzeko, zerbaiten esanahia interpretatzeko edo arazo bat konpontzeko.

Pentsamendu kritikoa bi faktore nagusi hauen mende dago: hainbat gaitasun kognitibo eta jarrera afektiboak. Alderdi kognitiboaren barruan, pentsamenduari lotutako oinarrizko ahalmenak sartzen dira, esaterako: interpretazioa, azterketa, ebaluazioa, inferentzia, azalpena, autoerregulazioa... Ahalmen horiek guztiek pentsamenduaren prozesu aktiboa osatzen dute eta goragoko maila bateko ondorioak ateratzeko bide ematen dute. Jarrera afektiboak, aldiz, jarrera pertsonalari lotuta daude. Izan ere, ezinbestekoa da pentsatu nahi izatea eta horretarako gogoa edukitzea.

Pentsamendu kritikoari eta sortzaileari buruzko printzipioen gaineko proposamen bat ezagutu nahi baduzu, jo helbide honetara: www.innovaforum.com

Halaber, www.austhink.org/critical/ atarian, pentsamendu kritikoari buruzko baliabide ugari aurkituko dituzu.

Página 9 de 11 Las 10 habilidades para la vida Autoconocimiento Empatía Comunicación asertiva Relaciones interpersonales Toma de decisiones Solución de problemas y conflictos Pensamiento creativo Pensamiento crítico Manejo de emociones y sentimientos Manejo de tensiones y estrés

Qué son las HpVPrevención de Riesgos PsicosocialesBiblioteca DigitalActualidadEnlacesContactar
© EDEX 2008-2010