Competencias Laborales y Prevención de Riesgos Psicosociales EDEX

Komunikazio asertiboa

Argitasunez adieraztea unean-unean sentitzen, pentsatzen eta behar duguna, betiere, elkarrizketaren testuingurua eta kultura kontuan hartuta.

Modu asertiboan komunikatzen den pertsonak argitasunez adierazten du unean-unean sentitzen, pentsatzen eta behar duena, baina, aldi berean, solaskidearen eskubideak, sentimenduak eta balioak kontuan hartzen ditu. Horretarako, komunikatzean, haren iritziak, eskubideak, sentimenduak eta beharrak jakinarazi eta balioetsi behar ditu, baina beste pertsonenak errespetatuz.

Komunikazio asertiboaren oinarria da gizaki orok bere iritziak adierazteko, bere nortasunari eusteko eta beste pertsonekiko harremanetan mugak ezartzeko duen funtsezko eskubidea. Modu horretan, pertsonen arteko harremanak hondatzeko aukerak murriztuko dira eta errazagoa izango da gatazkei aurre egitea.

Ondskan (El mal, 2003)film suediarrak Jan Guillouk idatzitako eleberria du oinarri. Autobiografikoa da, zati batean. Aukera ona ematen du hiru jokabide-moten (lotsatia, oldarkorra eta asertiboa) hainbat alderdi ezagutzeko eta protagonistak bere eskubideei uko egiteko beharrik gabe modu egokian jokatzeko egin behar duen ahalegina ikusteko. Film horri Evil izenburua jarri zioten ingelesez. Hari buruzko informazio gehiago aurkituko duzu helbide honetan: www.imdb.com/title/tt0338309/trivia

Komunikazio asertiboari eta pertsona asertiboaren eskubideei buruzko informazio gehiago lortzeko, helbide honetara jo desakezu: es.wikipedia.org/wiki/Asertividad

Página 4 de 11 Las 10 habilidades para la vida Autoconocimiento Empatía Comunicación asertiva Relaciones interpersonales Toma de decisiones Solución de problemas y conflictos Pensamiento creativo Pensamiento crítico Manejo de emociones y sentimientos Manejo de tensiones y estrés

Qué son las HpVPrevención de Riesgos PsicosocialesBiblioteca DigitalEnlacesContactar
© Fundación EDEX 2008-2018