Emozioak eta sentimenduak kontrolatzea
Emozioen eta sentimenduen munduan ibiltzeko tresnak proposatzen ditu, norberaren eta beste pertsonen mundu afektiboa hobeto ulertzeko helburuarekin.Horrek norberaren bizitza eta beste pertsonekiko harremanak aberasten ditu.
Emozioek eta sentimenduek seinaleak bidaltzen dizkigute etengabe, baina ez ditugu beti entzuten. Batzuetan, beldurra, tristezia edo haserrea sentitzeko eskubiderik ez dugula pentsatzen dugu. Bestalde, sentimendu eta emozio batzuk, amorrua eta gorrotoa kasu, "txarrak" direla jotzen da, eta saihestu behar direla uste da. Aipatutakoak, bada, arrazoimenak, aurreiritzi, ikasitako beldur eta arrazionalizazioen bidez, mundu afektiboa baldintzatzen duela erakusten du.
Sentitzen duguna hobeto ulertzeko, barruan gertatzen ari dena entzuteaz gain, bizitzen dugunaren testuinguruari arreta jartzea komeni da.
Adimen emozionalari buruz gehiago jakiteko, helbide hau kontsulta dezakezu: www.capitalemocional.com |