Erabakiak hartzea
Hainbat aukera ebaluatzea, beharrak, irizpideak eta erabakiek dituzten ondorioak, bai norberaren bizitzan bai besteenean, kontuan hartuta.
Erabakitzeak gauzak gertaraztea esan nahi du, zoriaren edo bestelako faktoreen ondorioz gertatzen utzi beharrean. Erabakiak etengabe hartzen ditugu, zenbait alternatiba, aztertu ostean zer egin aukeratuz, gure eguneroko bizitzan edo gatazka-egoeretan.
Trebetasun horrek momentu jakin batean pertsonei hainbat aukera ebaluatzeko tresnak eskaintzen dizkie, beste faktore batzuen artean, beharrak, balioak, motibazioak, eraginak eta orain eta etorkizunean egon litezkeen ondorioak, norberaren bizitzan zein beste pertsona batzuenean, kontuan hartuta.
Erabakiak hartzeko dinamikei buruz gehiago jakiteko: www.educarueca.org/rubrique.php3?id_rubrique=18
Zure kontrolaren lekunea neurtzeko galdeketa on line bati (Barruko-Kanpoko Kontrolaren Lekuneari buruzko Rotter Inbentarioan oinarrituta diseinatua) erantzuteko: www.psych.uncc.edu/pagoolka/LocusofControl-intro.html |