Enpatia
Beste pertsonaren “larruan jartzea” pentsatzen duena hobeto ulertzeko eta modu solidarioan erantzun ahal izateko, betiere, egoera kontuan hartuta.
Enpatia pertsonen berezko gaitasuna da. Norberarenaz bestelako unibertsoetarantz "zubiak egiteko bide ematen digu, beste pertsonaren mundua nolakoa den irudikatu eta sentitu ahal izateko. Are gehiago, ezagutzen ez ditugun egoerak ezagutzeko aukera ematen digu. Dena den, horrek ez du esan nahi pertsonek gaitasuna garatuta dutela jaiotzen direnik. Aitzitik, enpatia landu egin behar da, eta praktikatu ahal izateko egoerak bilatu behar dira.
Beste pertsonaren sentimenduak partekatuz, besteen erreakzioak, emozioak eta iritziak ulertzeko zailtasun gutxiago izango ditugu eta desberdintasunak gainditu ahal izango ditugu. Horrek, bada, gizarte-harremanetan toleranteagoak izaten lagunduko digu.
Promises bederatzi eta hamahiru urte arteko bederatzi haur palestinar eta juduren bizitzan oinarritutako dokumentala da. Juntina Shapirok, B.Z. Goldbergek eta Carlos Boladok zuzendu zuten. 2000.
Enpatiari buruz gehiago jakiteko, kontsultatu:
http://galeon.hispavista.com/aprenderaaprender/intemocional/intinterpersonal.htm |