Arazoak eta liskarrak konpontzea
Eguneroko bizitzako arazoak eta liskarrak modu malguan eta sormena baliatuz konpontzea, horietan aldatzeko, pertsona gisa hazteko eta gizartean hobeto txertatzeko aukerak identifikatuz.
Liskarrak ezin dira saihestu eta, gainera, ez da komeni horien aurrean ezikusiarena egitea. Inguruan ditugu, pertsona ororen eguneroko bizitzaren parte dira. Ez da, beraz, aukeratu dezakegun kontu bat. Liskarrei esker, pertsonek aldatzeko eta hazteko aukerak berritzen ditugu, bai eta besteekin bizitzen ikasteko aukerak ere.
Komeni da liskarrak gizakien bizitzaren “pizgarri” gisa onartzea, eta horiek malgutasunez eta sormenaren bidez konpontzea ahalbidetuko duten estrategiak eta tresnak garatzea. Izan ere, liskarrak hazteko, aldaketak egiteko eta geure bizitzaren hainbat alderdi aberasteko aukera gisa ikusi behar ditugu.
Arazoak eta liskarrak konpontzeko tresnak ezagutzeko, kontsultatu helbide hau: http://www.galeon.com/aprenderaaprender
Halaber, Liskarrak Konpontzeko Sareak (Conflict Resolution Network) delakoak dohainik deskargatzeko material ugari eskaintzen ditu: http://www.crnhq.org |